XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, ez dugu Antzinateaz eta erdi aroaz albiste gehiegirik, baina pentsa dezakegu Auñamendietako bi aldeetarik Kantabri itsasora doan ingurune honetan zebiltzan leinuak eta gizon-emazteak gerora ere mantenduko zuten ohituraren jabe izango zirela, abesti eta dantzen maitale handi haiek, bertso jokoan ere arituko zirela, alegia.

Historiagileek aipatzen dutenez, noski, mendez-mende beren hizkuntza berezia mantendu zuten herri arrotzen artean.

Adibide bat izan daiteke, kasu, aipatu dugun mimogilea.

Halaber, beste bat Al-Makarik ematen diguna aipatzerakoan Abderraman II.aren mirabe zen Kalem neskatil euskalduna oso abeslari fin eta ederra zela.

Lehen testoak, ordea, ez zaizkigu iritsiko Erdi Aroko amaierarte, eta lehen bertsolariak emakumeak zirelaren frogatzat jo dezakegu ere XV. mendeko Usua Aloskoaren kanta eta Milia Lasturkoaren eresia, bertan nola-halako dramatikotasun bat sortzen delarik bertsolarien artean.

1.3. ERRANDOAK
Errandoak, artazuriketak, edo Zelemin ta Zelemon bezala izendatuak izan dira baserrietan ospatzen ziren antzerkitxo batzu.

Bere haur denboretan ongi ezagutu zituen antzezte joko hauetaz Lekuona zaharrak honela zioen 1978. urtean Donostian emandako hitzaldi batean: .